Larunbata,
2024ko Maiatzak11

MugaKultura

loader-image
Durango
8:33 am,
temperature icon 15°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Beñat Gaztelu-Urrutia abadiñarra izango da Gerdiaga Elkarteko kudeatzailea berria

Zuzendaritza Batzordeko kideen eta karguen berritzea ere onartu dute bazkideek Batzar Nagusian pandemiak aforo handiagoa ziurtatzen zuela-eta, Gerediagako foru-zelaitik, Durangoko Frai Juan de Zumarraga Institutura lekualdatuta egin da Gerediaga Elkartearen Batzar Nagusia. Besteak beste, elkartearen estatutu-aldaketa, aukeratu berri den Zuzendaritza Batzordeko kideen kargu-izendapenak, 2019 eta 2020ko diru kontuak, 2021erako aurrekontua eta asmoak, eta kudeatzaile berria aurkeztu eta onartu ziren.

Arantza_Beñat

Beñat Gaztelu-Urrutia eta Arantza Atutxa.

Arantza Atutxak utzitako lekua beteko du aurrerantzean Beñat Gaztelu-Urrutia abadiñarrak. Herri mugimenduari eta euskalgintzari lotuta egin du bere ibilbide profesionala eta proiektuak kudeatzen eta lan-taldeak koordinatzen esperientzia zabala dauka. Azpimarratzekoa da Plateruena Kafe Antzokiko zuzendari izan zela 2002tik 2015era. Gerediaga Elkartearekin eta bereziki Durangoko Azokarekin harreman estua izan du aipatutako lanetan ibilita. Gerediaga Elkarteko bazkidea ere bada. Azken bi urteak Elhuyar Aholkularitzan izan da euskara teknikari.

Zuzendaritza Batzordeari dagokionez, 10 kidek osotutako taldea izango da. Presidente, idazkari eta diruzain karguetan jarraituko dute beste bi urtez Nerea Mujikak, Asun Elorriagak eta Belen Bengoetxeak hurrenez hurren.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu