Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
10:23 am,
temperature icon 14°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

Martxan da 2022ko Elorrioko udal egutegiko irudiak hautatzeko argazki lehiaketa

Aurten ere, Elorrioko Udalak 2022ko udal egutegia osatuko duten irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa jarri du martxan. ‘Bizitza oso bat’ lelopean, Udalak 16 urtetik gorako Elorrioko herritar guztiak animatu gura ditu, pertsona baten urteen igarotzea, hau da, bizitza oso baten igarotzea, modu original eta sortzailean irudi batean islatu dezaten. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta irailaren 31 baino lehen bidali beharko ditu elorrio@elorrio.eus helbidera.

vizcaino-calendario (1)

Ciriaco Alkorta. Txelu Angoitia

Horrela, omenaldia egin gura zaie herriko adineko guztiei; aintzatespen publikoa merezi dute, batez ere haientzat guztientzat hain zaila izaten ari den urte honen ondoren.
Sari moduan, Udalak argazki bakoitzeko 60 euroko balioa duen bonu bat oparituko die aukeratutako 13 lanen egileei, Elorrioko saltokietan kontsumitzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu