Kultur sorkuntza digitala sarituko du aurtengo Durangoko Azokako Sormen Beka DA! deialdiak
Testua · Gerediaga Elkartea
Durangoko Azokan emango duten Sormen Beka DA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

Iratxe Aguilera abeslariak -Kai Nakaik- irabazi zuen iazko beka.
2021ean, kultura digitala izango da oinarri. Praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunarekin uztartu ahal izango da.
(Aurreko hiru edizioetan, literatura, musika eta ikus-entzunezko proiektuak oinarri nagusi izan dituzten lanak saritu dira)
Norentzat
Sortzaile berrientzat
18 urtetik gora
Banaka zein taldeka
Bekaren zenbatekoa:
15.000 euro
Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.
Epea
2021ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.
Aurkezpen modua
Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora:
gerediaga@durangokoazoka.eus
Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus webgunean):
· Eskaera formularioa
· Sortzailearan curriculuma eta portfolioa
· Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)
Balorazio irizpideak:
· Proiektuaren kalitatea
· Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
· Proiektuaren hedatze ahalmena
· Aurrez aurreko proiektuaren denfentsa
Ebazpen prozedura
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 56. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 57.
Durangoko Azokan (2022an) erakutsiko du emaitza.
Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan: www.duragokoazoka.eus