Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
3:13 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 36 Km/h

Patxi Etxebarria 1971ko maiatzaren 2an zendu zen Durangon

· Hil aurreko urteetan Durangon bizi izan zen, Goienkalean

Igandean, Maiatzak 2, 50 urte beteko dira Patxi Etxebarria Ibarra 1971an hil zela. Abadea eta filologoaz izateaz gain argitaldari bikaina eta gizon urguria izan zen. 1957an, Madrilen, Minotauro argitaletxea sortu zuen.

3Minotauro liburu

Argitaratutako lehenengo liburua Julio Caro Barojaren “Vasconia; de historia y etnología” izan zen. Patxi Etxebarria 1908an Ortuellan jaio zen. Bere gurasoak, Eulogio Etxebarria eta Segunda Ibarra, abadiñarrak zire, baina Orconera meatzaritzako enpresako langilea zen aita eta Enkarterrira joan ziren bizitzera.

1934an ordenatu zen abade eta eliz ikasketaz gain filologia ikasketak burutu zituen Lovaina eta Berlinen. Sasoiko kultur munduko eragileekin harreman estua izan zuen, esaterako, Antonio Tovar-ekin. 1938an Burgosko “Radio Nacional” irratiko zuzendaria zenean sarri
izaten ziren elkarrekin. Gerora, Tovar-ek Minotauroren eskutik liburu bat argitaratu zuen.

50eko hamarkadan “Real Sociedad Baskongada de Amigos del Pais”eko buletinean hainbat filologia lanak argitaratu zituen. 1954an “Sociedad Española de Estudios Clasicos” elkarteko ohorezko kidea izan zen. 1958an, Wilhelm von Humboldt-en «Prüfung der Untersuchungen über die Urbewohner Hispaniens vermittelst der Vaskischen Sprache» liburua ere gaztelerara itzuli zuen, “[Los primitivos pobladores de España y a lengua vasca” izenburuarekin.

Minotauro argitaletxea 1957an sortu zuten

Euskal kulturaren zabalkundeaz kezkatuta, Ediciones Minotauro argitaletxea sortu zuen 1957an, Madrilen, bertan zuen-eta bizilekua. 1957tik 1965era, zortzi urtez, euskal kulturarako garrantzitsutzat jo diren 17 liburu argitaratu zituen. Esaterik badago, 50eko hamarkadan, Espainiako Estatuan euskaraz edo euskal gaiei buruzko liburuak, eliz argitaletxeetatik aparte, Patxi Unzurrunzagaren Zarautzeko Itxaropena argitaletxeak edo Patxi Etxebarriaren Madrileko Minotaurok plazaratzen zituztela.

Minotaurok argitaratu zituen besteak beste Jose Migel Barandiaran, Koldo Mitxelena, Julio Caro Baroja, Licenciado Poza, Antonio Tovar, Fausto Arocena, Pio Baroja eta Miguel de Unamunoren lanak argitaratu zituen. Hil aurreko urteetan Durangon bizi izan zen, Goienkalean, bere arrebaren etxean. 1971ko maiatzaren 2an, orain 50 urte zendu zen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu