Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
11:39 am,
temperature icon 17°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Durangoko Zugaza zinemak parekidetasunari buruzko ‘Jantzari’ dokumentala pantaila handian eskeiniko du

EMAKUMEOK 

 

Durangoko Zugaza zinemak Iurretako dantza eta parekidetasunari buruzko Jantzari dokumentala pantaila handia eskeiniko du. Bideografik ekoiztetxeak eta Anbotok mamitutako filma maiatzaren 13an emango dute. Lau pase izango dira sala ezberdinetan. Ordutegiak: 17:00etan, 19:00etan, 19:05etan eta 19:10etan. Sarrerak salgai daude. Hemen eros ditzakezu.

Jantzari

Jantzariren afitxea Durangoko Zugaza Zineman. Iban Gorriti

Iurretako dantza taldeari artxiborako ikus-entzunezko dokumentazioa jasotzea bururatu zitzaion. Batez ere dantzaria izan den jende nagusia grabatzea gura zuten. Anbotogaz eta Bideografikegaz berba eginda, dokumental baterako materiala zegoela konturatu ziren. Ildo nagusia tradizioa eta genero berdintasuna izango litzateke.

Dantza arloan Iurretan emakumeen parte-hartzean izan den garapena historian zehar. Tradizioa eraldatu egin da (gaur egun dantzari dantza talde mistoak dantzatzen du), baina horrek ez du esan nahi tradizioa hautsi egin denik. Sasoi berrietara eta ikuspuntu berrietara egokitu da. Ideia hau testuinguru orokor batean kokatzea da asmoa, bai Euskal Herri mailan dantza munduan gertatzen ari den aldaketa orokorraren baitan, baita Euskal Herrian beste tradizio batzuen testuinguruan ere. Iurretaren kasuan, gaur egun ez dago nesken eta mutilen dantzarik. Dantzariak eta dantzak daude. Denek denak ikasten dituzte, eta plazan protagonismo bera dute. Aldaketa normaltasunez eman da, baina ez berez. Arlo honetan hainbat pertsona aritu dira lanean.

Era berean, dokumental honek Euskal Herriko tradizioen eta folklorearen transmisioan eragin gura du. Interneten eta sare sozialen sasoia bizi dugu, eta gazteek geroago eta informazio gehiago jasotzen dute hainbat iturritatik. Hala ere, horrek ez du bermatzen hurrengo belaunaldiei gure tradizioak transmititzea gai horren inguruko edukirik ez badugu sortzen. Asmoa da dokumentalerako jasotzen ditugun elkarrizketen zatiak

Iurretako Aitte San Migel dantza taldeak herriko dantzen tradizioari buruzko testigantzak batzea zuen helburu.  Grabazio horiek zelan egin aztertzen zebiltzala, Anboto komunikazio taldeagaz eta Bideografik ekoiztetxeagaz berba egin zuten lan hau elkarlanean burutzeko. Grabazio horiek taldearen artxiboan gorde ordez, dokumental bat sortzeko aukera aztertu zuten hiru aldeek.

Sinopsia

2018ko San Migel jaietan danztaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Pausoz pauso emakumeek euren lekua hartu dute Euskal Herri osoko plazetan. Iurretakoa aldaketa naturala izan da, baina ez berezkoa. Dantzaren munduan, eta baita Iurretan ere, hainbat pertsonek egindako lanari esker irudi hori ikusi ahal izan genuen iazko jaietan.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrijena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu