Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
10:44 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Durangoko Jose Mari Uriarte gogoratzeko ekitaldia antolatu du Gerediaga Elkarteak

Apirilaren 17an urtebete izango da Jose Mari Uriarte Gerediaga Elkarteko kidea zendu zela. Pandemia tarteko izanda merezitako agurra ematea ezinezkoa izan zen iaz. Aurten, murrizketekin izan arren, Jose Marik elkarteari egindako ekarpena azpimarratzeko eta bera gogoratzeko ekitaldia izango da.

Jose MAri Uriarte iban gorriti durango 3 copia

Jose Mari Uriarte. IBAN GORRITI

Osasun larrialdiko segurtasun neurriak bete ahal izateko, ekitaldiak aforo mugatua izango du eta derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea: gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikoan edota 946818066 telefono zenbakian.

Apirilaren 16an, ostiralean, 19:00etan, Durangoko San Agustin Kultur Gunean izango da Jose Mari gogoratzeko ekitaldia.

Astolan Arripausueta

Bestetik, apirilaren 17tik aurrera Durangoko Arripausueta presa ondoan Jose Mari Uriartek azken Astola aldizkarian argitaratu zuen ikerketa-erreportajearen erreplika ipiniko da. Tamaina handiko lonatan, Arripausueta buruz hil aurretik berak idatzitako lana inprimatu dugu.

Jose Mari Uriarte

Ogibidez maisua – Zaldibar, Berriz, Iurreta eta Durangon -, afizioz argazkilari, historiazale eta idazlea izan zen. Mendia, trenak, argazkilaritza eta Durangaldeko eta Durangoko historia ziren bere denbora libreko ordu gehienetarako gaiak.

Gerediaga Elkartean 80ko hamarkadan hasi zen. Karguetatik eta urrun beti, ekarpena zenbatu ezina izan da elkarteko ekimen guztietan. Jon Irazabalekin batera, Durangaldeari buruzko dokumentazio bilketan, elkarteko argazki artxiboaren antolaketan, sasoi bateko Durangoko Azokako kartelen aukeraketan (1984. Urtekoa berea izan zen), edota azken 13 urteetan Astola aldizkariko lantaldean.

Ikerketa asko burutu ditu: trenak, argazkigintza eta Durangoko historia izan dira bere ikerketa gai nagusiak. Horietako asko argitaratu ere egin ditu, Gerediaga Elkartearen edota Durangoko Museoaren laguntzarekin.

Hiru lan nabarmentzen dira egindako guztietatik: Pablo Pedro Astarloari buruz argitaratutako biografia eta argazkigintzari buruzko “Minuteros: kale-argazkilariak” eta “Argazkigintza Durangon XIX.mendean”.

Herrigintzatik Durangoko hainbat ekimenetan parte hartu du. 1979-1981 urteen artean Ibaizabal aldizkariko erredaktore eta arduradun, Alpino Mendi Taldeak argitaratzen duen “Katazka” aldizkarian ere hainbat artikulu idatzitakoa da, eta Madalena auzoko jaietan argazki zaharren erakusketaren antolatzailere ere bai.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu