Elorrioko Ganondo parke berriaren irekiera apirilaren 17ra atzeratu da
Elorrioko Udalak Buzkantz eta Montorra kaleen artean dagoen Ganondo parke berriaren irekiera apirilaren 17ra atzeratu du, eguraldia dela eta.
Hasiera batean, ‘Birika berde’ berria izango dena apirilaren 10ean ireki behar zen, baina zapatu honetarako «eguraldi txarra», egun osoan euria, aurreikusita dagoenez, Udalak irekiera eta aurreikusitako ekitaldiak atzeratzea erabaki du.