Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:26 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga bihar Zornotza Aretoan

Bihar, ostiralean, Zornotza Aretoan, Txalo antzerki konpainiaren «Konpromisoa» antzezlana izango da ikusgai 19:00etatik aurrera. Begoña Bilbao zuzendari moduan eta Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktore gisa dituen lan honek, duela urte askotako bi lagunen istorioa kontatzen du, batetik, Tomas, erdipurdiko egile bat eta bestetik, German, bere lanbidean inoiz asko nabarmendu ez den aktorea.

konpromisoa_antzeslana

Damianek arazo ekonomikoak dauzka eta bere apartamendua saldu beharra du, bai ala bai. Pisua erosi nahi duen batekin tratua egiteko geratu da eta Martini laguntza eskatu dio. Izan ere, bere idazlanak maila eskasekoak izan arren, zintzo plantak egiten ez du parekorik. Bere doairik handiena da. Eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea?

Eroslearen zain dauden bitartean, bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen. Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du.  Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea iristen denean, bi tratanteak eztabaidako punturik gordinean harrapatuko ditu.

Erosleak ikusle soil baten jarrera hartuko du? Edo bi lagunen arteko sesioan, epaile lanak egingo ditu? Edo okerrenera, bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu