Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
11:34 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 44 Km/h

Mozorroen argazki leihaketa antolatu du Durangoko Udalak Inauterietarako

Covid-19aren eraginagatik, aurten karnabalak ezingo ditugu ohi bezala ospatu. Hala ere, Durangoko Udalak Inauterien mozorro giroari eutsiko dio, etxeko egonaldia originaltasunez, irudimenez eta sormenez animatuko duen jarduera seguru eranbaten bidez gozatzeko. Horregaitik mozorroen argazki lehiaketa antolatu du, herritarrek jai hauetan jartzen duten ilusioa mantendu eta berpizteko asmoz.

Disfraz San Fausto 42

Onarpen epea: Otsailaren 16a (barne). Iban Gorriti

Ekintza hau ez da lehiakorra eta adin guztietako pertsonek parte har dezakete.

Baldintza orokorrak

– Durangoko herritar guztiek parte har dezakete.
- Adinez txikikoen irudia zaintzea beraien guraso edota tutore legalen erantzukizuna izango da. – Norbera Mozorrotutako argazki indibiduala e-postaz bidali beharko da. Onarpen epea: Otsailaren 16a (barne).

Izen emate eta bidalketa

– Argazki bidalketa eta izen ematea era digitalean egingo da, kultura@durango.eus
e-posta helbidera bidalita.
- Korreo elektronikoan, honako datuak bidali behar dira: Izen abizenak eta telefono zenbakia. – Argazkia erantsita bidaliko da.

Argazkiak erabiltzeko eskubidea

Durangoko Udalak, argazkiak erreproduzitzeko, banatzeko eta jakinarazpen publikoan erabiltzeko eskubidea izango du. Egileak, eskubide horiek uztearen truke, inoiz ezingo du lehiaketako sariaz gain beste ordainsaririk eskatu.
Argazki guztiak udal facebookean ikusgai egongo dira otsailaren 18an.

Zozketa eta sarien banaketa

3 sari zozketaren bidez banatuko dira. Sarituek 100 euroko bonoa jasoko dute Durangoko Dendak Bai komertzioetan erabiltzeko. Adin txikikoen kasuan, bonuen balioa beraien gurasoei edota tutore legalei emango zaie.
Zozketa Udal Kultura Saileko ordezkariak egingo dituzte otsailaren 18an.

Oharrak

– Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du.
- Baldintza hauetan kontutan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.

 

Iinformazio gehiago hemen

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu