Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
1:24 am,
temperature icon 17°C
Humidity 75 %
Ráfagas de viento: 49 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak Zelaieta Zentroa hobetu eta egokituko du

Amorebieta-Etxanoko Udalak Zelaieta Zentroaren instalazioak eraberritu, hobetu eta egokitzeko hainbat jarduera hasiko ditu laster. Oro har, eraikinaren lesio gehienak denboraren joanak eragindakoak dira, baina mantentze-lanek ezin dituzte konpondu eta, beraz, esku-hartze handiagoak behar dira.

Amorebieta_-_Zelaieta_Zentroa_1

Obren hasierako aurrekontua 77.963,05 eurokoa da eta, gutxi gorabehera, 4 hilabeteko egikaritze-aurreikuspena du. Obrak, funtsean, eraikinaren hainbat puntu egokitu eta eraberritzean oinarrituko dira.

Esku-hartzeak hainbat fasetan banatuko dira, hobekuntzak gauzatzeko lehentasun-irizpideen arabera. Lehenengo faseetan, frontoiaren estalkia eta 2. solairuko bulegoak eta lokalak egokituko dira. Patioko argizuloetan eta liburutegiko fatxadetako batean ere jardungo da.

Azkenik, liburutegiaren gainetik harrizko fatxada aireztatuak eraikinaren mendebaldeko aurpegian dituen hezetasun orban indartsuak kenduko dira.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu