Asteazkena,
2025ko Otsailak05

MugaKultura

loader-image
Durango
6:02 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Abadiñoko Udalak 9.800 euro banatuko ditu euskara eskoletara joan diren 42 herritarren artean

Abadiñoko Udalak 9.843 euroko dirulaguntza emango die, hurrengo egunetan,  42 herritarri euskara ikastearren, Euskara eta Hezkuntza Arloko zinegoztiak, Mikel Garaizabalek, gaur esan duenez.  Diru horrekin lagunduko zaie ordaintzen 2019-2020 ikasturtean hartu dituzten euskara eskolak. 

Errota 1

Argazkia · Mugalari.info

Onuradunek pasa den irailean egin zuten dirulaguntza eskabidea. Laguntza hori jasotzeko bi baldintza bete behar dira: Abadiñon erroldatuta egotea eta gutxienez eskola-orduen %80ko asistentzia ziurtatzea. Euskara Arloko zinegotziak  herritar guztiak animatu ditu  euskara ikastera, eta esan du ikasketa horiek errazteko  dituela Udalak laguntza horiek, eta aurrerantzean ere izango direla.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu