Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:12 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Zugaitz Ayuso Apaolaza, euskararen alde lan egiteagatik saritua

Amets Menika

Zugaitz Ayuso Apaolaza Elorrion bizi den txirrindulari ohi gipuzkoarra da. Egun, Deustu bikes izeneko bizikleta dendaren jabea da eta mekanikari gisa aritzen da bertan. Horrez gain, talde profesionalekin lanean ere badabil. Pasa berri den abenduaren 2an Bilboko udalak bere lanean euskara bultzatzeko egiten duen ahalegina saritu zuen.

Zugaitz

Udaletxean bertan eman zioten saria eta bere hitzetan, inoiz jaso duen saririk bereziena izan da. Izan ere, Zugaitzek argi dauka txirrindularitza eta euskara gure kulturaren alderdi «oso garrantzitsuak» direla eta beti izan du helburu biak uztartzea. Gainera, txirrindulari ohia beti bizi izan da euskaraz eta bere desioa ahalik eta jende gehienak gauza bera egin ahal izatea da.

Asmo horri jarraiki, bere lanean euskaraz normaltasunez hitz egin ahal izateko espazioa sortu du. Euskaraz zuzentzen zaie bezero guztiei eta bere hitzetan, geroz eta jende gehiagok egiten du euskaraz Bilbon. Duela hiru urte iritsi zen hiriburura Zugaitz eta denbora eta determinazioarekin bere dendaren nortasuna ia erabat euskalduna izatea lortu duela esan dezake.

Poliki-poliki

Bere ustetan, Bilboko udalak aurrera eramandako egitasmoa «Euskal Herri osora» hedatu beharko litzateke. Euskara bultzatzeko lan egiten duen orok errekonozimendua merezi duela dio, euskararen normalizaziorako bidean ezinbestekoak baitira ahalegin horiek. Zugaitzen esanetan, “poliki-poliki zabal dezagun daukagun altxorra eta eman ditzagun 365 pedalkolpe euskararen alde!”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu