Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
9:00 am,
temperature icon 12°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Txan magoarekin hasiko da eguenean Euskararen eguna eta Euskaraldia Abadiñoko eskoletan

Txan magoarekin hasiko dira abenduaren 3an Abadiñon Euskararen Nazioarteko Eguneko eta Euskaraldiaren bigarren edizioaren itxierako ekitaldiak, Udalak antolatu dituenak herriko erakunde eta elkarte batzuekin batera. Ekitaldi guztiak egingo dira koronabirusaren aurkako neurriekin eta abenduaren 11ra arte luzatuko dira, Mikel Garaizabal alkate eta Euskara zinegotziak gaur jakinarazi duenez.

Txan Magoa

Txan Magoa.

Txan magoak «Hausle» ikuskizuna eskainiko du Zelaieta eta Traña-Matienako eskoletan, eskola orduetan. Bestalde, eskola horietan «Etxeko herri txiki infernu handi» bideoa proiektatuko da.

Egun berean, 17:00etan, Abadiño 2020 Ipuin Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egingo da Errota Kultur Etxean, Ainhoa Urienek aurkeztuta. Errotan bertan, 18:30ean, «Akelarre» filma pantailaratuko da, Lorea Ibarra aktoreak aurkeztuko duen saio batean.

Salam

Hilaren 4an, probalekuan, «Salam» ikuskizuna eskainiko da emanaldi bitan, 17:00etan eta 19:00etan; eta abenduaren 5ean, Errota Kultur Etxean, 19:00etan, «Erradikalak ginen» bakarrizketa antzeztuko dute Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek. Biharamunean, abenduaren 6an, 12:00etan, euskararekin zerikusia duten postalak eta argazkiak proiektatuko dira Errotan, eta baita ere film laburren lehiaketan aurkeztutako lanak. Ondoren, sariak banatuko dira.

Hilaren 11n, egitarauari amaiera emateko, Estik eta Mikel Markezek kantaldi bat emango dute 19:00etan Errota Kultur Etxean. Sarrerak Errotan eta Udal Mediatekan jarriko dira salgai 5 eurotan. Aforoa kontrolatzeko, ekitaldi guztietarako gonbiteak –eskoletan egingo direnetarako izan ezik– aldez aurretik hartu beharko dira Errotan eta Udal Mediatekan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu