Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
6:05 am,
temperature icon 11°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Datorren astean Durangoko Azokaren historia izango du hizpide ‘Ur Handitan – Ahaztu Aurretik’ programa

· Abenduak 8, asteartea, 22:30ean, ETB1en

Durangoko Azokak 55 urte bete ditu aurtengo edizioan. Nolanahi ere, feria historiko bezain berezia suertatu da. Lehen aldiz, Covid-19aren pandemiak birtualki egitera behartu baitu. Euskal Kulturgintzaren erreferente nagusi bilakatu den Azokak ordea, horretan du bertutea, bere ibilbide gora-beheratsutik beti indartsu irteten jakitean alegia.

Sin título-1

Durangoko Santa Anan grabatzen. Estela Rey

1965eko urriaren 30ean egin zuten lehen edizioa Durangoko Andra Mari Basilikaren arkupeetan. Jose Luis Lizundia izan zen lehen azoka xume haren sortzaileetako bat. Francoren diktaduraren hondarreko urteak ziren, eta errejimen itogarri haren zirrikutuetatik arnasa hartzen hasi ziren poliki-poliki euskara eta euskal kultura. Nerea Mujikak atzo balitz bezala gogoratzen du 5 urte zituelarik amaren eskutik bizi izan zuen lehen azoka egun hura.

Arantxa Urretabizkaia idazlea, 1970eko ediziora joan zen lehen aldiz Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasolarekin batera. Azoka egunaren bezperan, udaltzainek LUR argitaletxearen hainbat kartel kalean jartzeagatik atxilotu zituzten. Ez ziren garai errazak, euskara batuaren inguruko gatazkaren harira; Azokatik bertatik ez zieten parte hartzen utzi nahi izan.

UR HANDITAN

Durangoko Museoan egindako grabaketa. Garazi Arrizabalaga

1974an, Azoka espazioz leku aldatzera behartu zuen Bizkaiko Gobernadore Zibilak. Lazaro Milikua azokako antolatzaileak kontatzen duenez, jokaldia gaizki irten zitzaion erregimenari. Espazio berriak, Merkatu plazako kokaguneak, jende gehiago erakartzea besterik ez baitzuen eragin.

Francoren heriotzaren ondoren, Zabal-Elkar argitaletxeko kide ziren Jokin Apalategi eta Maite Idirin, hasi ziren Iparraldetik Durangora joaten. Euskal kulturaren eztanda horren lekuko zein protagonista izan zen Anje Duhalde ere.

Antton Valverdek betidanik izan du lotura estua Azokarekin baina batez ere 1990ekoa du gogoan, Xabier Leterekin batera jo baitzuen bere bizitzako kontzertu hunkigarrienetako bat. Jon Irazabal azokako antolatzaileak ere gogoratzen du Leteren berragerpen hark sortu zuen zalaparta. 1990eko abenduko egun horietan hasi zuen Egunkariak bere ibilbidea. Juan Luis Zabala kazetaria Kultur sailean zegoen orduan eta une horiek bere bizitzaren mugarritzat ditu.

KArtela YO

2003. urteaz geroztik Landako Erakustoki modernoan antolatzen da. KARTELA: Iban Gorriti

Urtez urte sendotzen joan da Durangoko Azoka, eta 2003. urteaz geroztik Landako Erakustoki modernoan antolatzen da. Ordutik, Garazi Arrula Txalapartako editoreak eta Miren Narbaiza musikariak egutegian gorriz seinalatuta dituzte Durangoko Azokaren urteroko data horiek. Beste modu batean bada ere, aurtengoan ere presente egongo dira. Arantza Atutxa Azokako kudeatzailea burubelarri ibili da “Zu non, han da” leloa duen aurtengo edizio historikoa antolatzen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu