Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
12:01 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

Dendak Bai eta Kurutziaga Ikastola elkarlanean

Dendak Bai Merkatari Elkartea eta Kurutziaga Ikastola elkarlanean hasi dira eta azpimarragarria den lehenengo ekimen bat antolatu dute hemendik urte amaierara arte.

Kurutziaga Ikastola_Dendak Bai - argazkia

Kurutziaga Ikastolan ohikoa izan da Gabonetako Loteriaren partizipazioak banatzea bere komunitatean (familiak eta langileak). Aurten ordea, hainbeste urtean egindakoari buelta eman eta Durangoko merkatariak biltzen dituen Dendak Bai elkarteari loteria ordezkatuko duen zoketa bat antolatzea proposatu zion.

Zelan izango den “Gabonetako Zozketa”

Kurutziaga Ikastolako hezkuntza komunitateak (familiek eta langileek) orain arte Gabonetakoa Loteriara bideratutako zenbatekoa bideratuko du zozketa honetara.

Horretaz gainera, Dendak Bai elkarteak beste 2.000€ jarriko ditu saritan, bazkide diren establezimenduetan trukatzeko erosketa baleen bitartez:

1. Saria: 500€ erosketa baleetan.

2. Sariak: 50 sari 100€-ko erosketa baleetan.

3. Sariak: 50 sari 50€-ko erosketa baleetan.

Zozketa abenduaren 15ean, Kurutziaga Ikastolaren urteko Batzar Nagusian egingo da.

Egoera honetan, horrelako elkarlanak ezinbestekotzat jotzen dira aurrera jarraitzeko eta herri batek behar duen aberasgarritasun ekonomikoa zein soziala bizirik mantentzeko. Biak, arlo ezberdinetakoak baina herriko eragile garrantzitsuak diren neurrian, bat egiten dute hainbat baloreekin: gertutasuna, konfiantza, jasangarritasuna… Eta elkarlan hau hemendik aurrera emango direnetatik lehenengo urratsa baino ez izatea espero dute alde biek.

Lehenengo aldia da ikastetxe batek horrelako proposamena egiten diola eta hori dela eta, Dendak Baik elkarlana oso positiboa dela uste du, bien arteko harremana indartzen delako zein sariak herriaren onerako direlako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu