Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
6:57 pm,
temperature icon 20°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 50 Km/h

Durangoko Bartolome Ertzillak azkenengo Jam Session-a eskainiko du ostiral honetan Plateruenan

Bartolome Ertzilla Musika Eskolako irakasle eta ikasleek urtero ospatzen duten Jam Session-a eskainiko dute ostiral honetan Plateruena Kafe Antzokian 19:00etan. Kontzertu honetara joateko lekua erreserbatu behar da. Horretarako, musika eskolara deitu behar da 13: 30etik 16: 00etara (946030035). Ostiralean Musika eskola itxita egongo da. Inork ezin izan badu izena eman, Antzokira hurbiltzea gomendatzen dugu ekitaldia hasi aurretik, tokirik geratzen bada ere.

Kartel Jam Session 1_2020

 

Bateria, kitarra elektrikoa eta baxu elektriko eskaintza martxan jarri eta gutxira hasi ziren Bartolome Ertzillan konbo ikasgaia ematen, bertan umeekin taldean jotzearen oinarrizko edukinak landuz, beste helburu batzuen artean ikasketa prozesu hori bukatzen dutenean autonomia bat lor dezaten beraien kabuz talde baten jo ahal izateko.

Dagoeneko 12 urte igaro dira Jam Sessionak antolatzen hasi ginela, 2008-11-27an hain zuzen. Bertatik Euskal Herriko zein kanpoko hainbat musikari esanguratsuekin musika partekatzeko aukera paregabea izan dugu Kafe Antzokian.  Helburu bikoitza lortzeko asmoa geneukan Jam Sessionak antolatzen hasi ginenean: batetik  talde gonbidatu bat ekarri  Jam Sessiona irekitzeko, horrela  gure ikasleek goi mailan ikasten ari diren ikasleak edo iadanik beraien ibilbidea hasi duten musikoak entzuteko aukera izaten dute eta gero beraiekin jotzeko aukera ere. Eta bestalde, gonbidatuak ekartzeak eta saioa kontzertu formatoan hasiera emateak aukera zabaltzen digu eskolako edo inguruko ez diran musika zaleak ere bertara biltzera.

Zizili Deuna

Datorren larunbatean, azaroak 21, Bartolome Ertzilla Musika Eskolak Santa Zezilia kontzertua aurkeztuko du eskolako Aretoan. Ikasturte honetan, bestelako planteamendua izango du kontzertuak, ez baita aurrez aurreko publikorik egongo eta on-line eskeiniko baita. Gure ikasleek euren familientzat eta gainerako publikoarentzat jotzea da kontzertu honen helburua, eta kontzertua birtuala izan arren, beste hainbatetan bezala, eszenatoki batean egotearen sentsazioa sentitzea nahi dugu. Eszenatokiko jarduera hori funtsezkoa da musikaren irakaskuntzan; gaur egun jendaurrean egitea zaila bada ere, bermatu beharreko segurtasun-neurriak direla eta, momentuan ditugun bideokonferentziako teknologiei esker gauzatu daiteke. Musika eskolarentzat, aukera hori erabiltzea ez da gauza berria; izan ere, konfinamenduan zehar, instrumentu banakako klase gehienak, on-line eman ziren. Era berean, ekainean, bost ikasle Estatuko Goi-mailako hainba Kontserbatoriotan sartzeko probetara aurkeztu ziren, eta probak bideokonferentzia bidez egin ziren, soinu-eskakizun espezifiko batzuekin.

Kontzertuak, beste hainbatetan bezala, bi saio izango ditu: 18: 45ean eta 19:45ean. Horietan, ikastetxeko ikasleei entzun ahal izango zaie. Kontzertuak ikusi ahal izateko, saio bakoitzaren linkera sartu besterik ez da egin behar (www.durangomusika.net web orrian egongo da).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu