Durangoko Udalak bizikletak garbitzeko gune berri bat eraiki du Landakon
Durangoko Udalak bizikletak garbitzeko gune berri bat eraiki du Landako inguruan, 2019an ospatu ziren Durangoko historiako lehen Aurrekontu Partehartzaileetan durangarren babesa izan zuen eskari bati erantzunez.
Hasieran erabilera librea izango duen arren, Udalak app edo txartel baten bidez arautuko du: «Guztion artean zaindu dezagun, hemendik aurrera zerbitzu berri bat eskainiko baitigu durangar guztiei. Aurrerantzean, mendira bizikletaz joatea gustatzen zaien guztiek aukera izango dute bizikleta garbi dutela etxera itzultzeko».
Landakon kokatutako gune berri horrekin batera, Udalak bizikletak garbitzeko beste gune bat ere atondu zuen Tabiran ekainaren amaieran: «Neurri txiki hauen bidez Durangoko herritarren eskaerei erantzun nahi diegu. Ildo horretan, Aurrekontu Partehartzaileak tresna ezin hobea dira beren proposamenak planteatu ahal izateko».