Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
4:55 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Animazioko bi film eta ‘Ane’ euskarazko drama Abadiñoko Errota Kultur Etxean

Errota Kultur Etxeak hiru film eskainiko ditu azaroan, horietatik bi euskaraz, Argi Abad Kultura zinegotziak gaur jakinarazi duenez. Lehen saioa hilaren 15ean izango da, 17:00etan, “Bihurri» euskarazko animazio filmaren proiekzioarekin.

Errota 2

Errota. IBAN GORRITI

Hilaren 22an, «Ane» euskarazko drama pantailaratuko da 19:00etan, eta 29an, «Zapatos rojos y los 7 trolls» animazio filma gazteleraz.

Sarrerak salgai jarriko dira Udal Mediatekan eta Errota Kultur Etxean, eta prezioa izango da euro bat hilaren 15 eta 29ko saioetarako, eta 3 euro 22korako.

Argi Abadek gonbitea luzatu die abadiñar guztiei herriko zinemara joateko, eta gogoratu du aretoak edukiera mugatua izango duela eta osasun neurri guztiak hartuko direla kutsaketak eragozteko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu