Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
11:51 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Gurutzi Arregi Durangoko adopziozko alaba izendatu du gaur Udalak

Durangoko udaletxean ostegun honetan egindako ezohiko osoko bilkura batek Gurutzi Arregi Azpeitia (1936 – 2020) etnografo eta euskaltzale zena Durangoko Adopziozko Alaba izendatu du. Osoko Bilkuraren ondoren, San Agustin Kulturgunean ekitaldi xume bat egin dute Arregiren familiak, izendapenaren eskatzaileek eta Udaleko ordezkariek. Ekitaldian, besteak beste, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria, Nerea Mujika Gerediagako lehendakaria edota Ander Manterola Labayruko sortzaileetako bat eta ohorezko euskaltzaina izan dira.

IMG-8543

ARGAZKIA · Durangoko Udala

Arregi Etniker-Bizkaia Etnografia Ikerketa Taldearen sortzaile eta zuzendaria izan zen. 1972tik 1985era Jose Miel Barandiaran apaiz eta antropologoarekin lan egin zuen. Etniker-Bizkaia ikerketa Etnografikoko Taldea sortu eta zuzendu zuen, eta 1973tik Euskal Herriko material etnografikoak biltzen zituen sistematikoki. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa koordinatu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuen laguntzarekin.

Gainera, Arregik kultur antropologiari buruzko ikastaroak eman zituen Eskoriatzako Irakasle Eskolan 1982tik 1984ra. Bilboko Labayru Ikastegiko Etnografia Saileko zuzendaria eta Bilboko Arkeologia, Etnografia eta Historia Museoa kudeatzen duen Patronatuko kidea izan zen 1981etik 1989ra.

Jaiotzez lemoarra

Ekitaldian, Ima Garrastatxu Durangoko alkate eta Julian Rios alkateordeak, Ander Manterola Labayruren sortzaile eta ohorezko euskaltzainak eta Arantxa Arregi Gurutzi Arregiren ilobak hitz egin dute. Bertan, Garrastatxu alkateak bere irudiari balioa eman nahi izan dio: «Bertaratu zareten guztiok ondo dakizue Gurutzik merezi zuela errekonozimendu hau. Bai, nahiz eta Gurutzi jaiotzez lemoarra izan, bere bizitza osoan bihotzean eraman zuen Durango. Eta bere lan handiagatik, Durango zorretan zegoen Gurutzirekin. Euskal Herria maite zuen eta maitasun horrek mesede handia egin zigun. Berak egindako lana opari bat izan da guretzat; euskal etnografiaren alorrean egindako lanak, esaterako, ez du preziorik «.

Bestalde, Julian Riosek azpimarratu duenez, «gizonak protagonistak ziren garai batean bizitzea egokitu zitzaion Gurutzi, eta arlo horretan oraindik ez dugu nahikoa aurreratu. Hala ere, Gurutzik euskal etnografoen munduan erreferente izatea lortu zuen. Ekintzailetzaren, ahalduntzearen eta lan gogorraren eredu izan zen».

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu