Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
4:03 am,
temperature icon 11°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 47 Km/h

‘Garai biziarazi’ bonuak erabiltzeko denbora-tartea luzatzea erabaki du Udalak

Garaiko Udalak izurriteak kolpatutako Garaiko landetxearen eta herriko jatetxeen jarduera ekonomikoa sustatzeko asmoz, “Garai biziarazi” bonuak kaleratu zituen. Interesa izan duten herritarrek bonu hauek urriaren 31ra bitartean eskuratu ahal izan dituzte. Esan beharra dago, arrakasta handia izan dutela bonuek, jatetxeetara bideratutakoak iragarri eta egun gutxiren bueltan agortu ziren eta. Landetxearen ibilbidea laguntzera bideratutako gehientsuenak ere saldu dira.

GARAI 1

Garai. ERRAMUN OSA

Nolanahi ere, bonuak erabiltzeko begiz jotako gehieneko epea abenduaren 31koa zenez eta bonuak eskuratu dituzten pertsona batzuek erabiltzeko modurik izan ez dutenez, ostalaritzako establezimenduak eta landetxea zarratzearen ondorioz, Garaiko Udalak bonuak erabiltzeko aldez aurretik ezarritako epea 2021ko martxoaren 31ra arte luzatzea erabaki du. Hartara, bonuen jabeek ez dute eskuratutako bonuak herriko jatetxe eta landetxean erabiltzeko inolako arazorik edukiko

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu