Osteguna,
2024ko Maiatzak16

MugaKultura

loader-image
Durango
7:44 am,
temperature icon 10°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Atxondoko Udalak San eta Don Martin ospakizunak bertan behera utziko ditu

Atxondoko Udalak iragarri duenez egungo osasun-krisialdia dela eta azaroaren 11an ospatu beharko ziren San eta Don Martin ospakizunak bertan behera geratuko dira. Udal arduradunek argi dute egungo egoeran arduraz jokatzea beharrezkoa eta funtsezkoa dela eta horregatik, Martzaako San Martin eguna eta Apatako Don Martin egunaren harira antolatutako jai proposamen eta ekitaldiak bertan behera geratuko dira aurten.

Marzana

Martzaa (Atxondo).

“San Juan, San Pedro, Santixauak eta Andra Mari jaien moduan Martzaako San Martin jaiak ere bertan behera geratuko dira eta bestalde Apatan ere, ohituraz ospatu izan den Don martin eguna, pintxo eta edari banaketarekin, ez da ospatuko osasuna lehenago dagoelako”, azpimarratu du Xabier Azkarate alkateak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu