Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
8:26 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 77 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

SAHARA ETA PALESTINA · Durangoko bibliotekak eta migrazio sailak ‘Bideak Gurutzatuz’en edizio berria antolatu dute

· Laugarren edizio honetan helburua durangarrei konpondu gabeko bi gatazka hurbiltzea da: Mendebaldeko Saharakoa eta Palestinakoa

 

Bizenta Mogel Bibliotekak eta Durangoko Udaleko Immigrazio sailak sustatutako Kulturarteko Biblioteka programaren esparruan, azaroan “Bideak Gurutzatuz: Gure komunitatea osotzen duten migrazio arloko bizi istorioak” programaren edizio berri bat egingo da, hainbat jatorritako pertsonen arteko elkarrizketa, topaketa eta esperientzien eta ezagutzen trukea sustatzeko.

GIZA BIBLIOTEKA kartela orokorra

Laugarren edizio honetan helburua durangarrei konpondu gabeko bi gatazka hurbiltzea da, oraindik konpondu gabeko munduko bi gatazka, beren antzekotasun eta ezberdintasunekin, baina bi kasuetan giza eskubideen urraketa kasuak dituztenak, eta, ondorioz, sentsibilizazioa eta salaketa eskatzen dutenak: Mendebaldeko Sahara eta Palestina.

Horrela, Mendebaldeko Saharatik etorritako hiru pertsona eta Palestinatik datozen edo palestinarrekin lotura duten hiru pertsona izango dira azaroaren 26an liburu lanak egingo dituztenak: Cabara, Hayeba, Hamudi, Rosa, Maria Jesus eta Husamek lehen pertsonan bizitako esperientziak kontatuko dituzte, horietako batzuk gatazka-guneetan eta beste batzuk harrera-herrialdeetan, baina guztiek laguntzen dute espazio hau memoria berreraikitzeko eta erreparaziorako proiektu gisa proiektatzen.

«Nostalgia», «Lurrik gabe, duintasunez», «Zauritutako herri baten malkoak», «Desberdintasun kulturalak bikote misto batean», «Israelen okupazio militarraren mende dagoen Palestinako sufrimenduaren lekuko» eta «Nablus okupazioaren aurretik eta ondoren» dira gune honetara sartzen diren pertsonek kontsultatu eta entzun ahal izango dituzten liburuen katalogoa osatzen duten tituluak. Benetazko sei istorio, sei lagunek kontatuak, Mendebaldeko Sahararen eta Palestinaren azken hamarkadetako historia markatu duten esperientzia eta gertakarietara hurbiltzeko balioko dutenak.

Giza Bibliotekaren laugarren edizio honekin batera ekintza programa bat egingo da, herri horien errealitatea hobeto ezagutzeko eta gaur egun milioika pertsonak gatazka-eremu askotan bizi dituzten giza eskubideen urraketa larrien inguruan hausnartzeko.

Emakumeak

Jarduerak azaroaren 10ean, asteartean, hasiko dira, “Desde Palestina. Otras mujeres, otras culturas” berbaldiarekin. Pilar Salamanca idazleak, arabiera eta islamean lizentziaduna eta Ekialde Ertaineko Historia Garaikidean adituak, emakume idazle palestinarrei ikusgarritasuna emango die, eta erbestean bizi diren emakume askok Palestina nola bizi, imajinatu edo pentsatzen duten ikusaraziko digu.

Hiru hitzalditatik lehena izango da hau. Geroago, azaroaren 12an eta 19an, Durangoko Elkartegian beste bi burutuko dira; azaroaren 12an M. Limam Mohamed Ali ordezkari sahararrak Saharako gatazkari buruz hitz egingo du «El Sahara occidental, la última colonia en África: la historia de una descolonización inconclusa» izeneko hitzaldian.

Zikloa azaroaren 19an itxiko da, «Conflicto palestino» hitzaldiarekin eta ‘Gaza’ dokumentalarekin. Anis Hawari errefuxiatu palestinarra eta Biladi Elkarteko kidea arduratuko da Palestinako gatazka ulertzeko gakoak emateaz; gatazka horren jatorria eta garapena aztertuko ditu.

San Agustin Kultur Gunea

Halaber, eta Israelgo Apartheid-a ikusarazteko asmoz, San Agustin Kultur Gunean «Palestina, garbiketa etnikoa, okupazioa, lekua eta apartheid-a” argazki erakusketa atonduko da.

Azkenik, azaroaren 20an, San Agustinen, 20:00etan, Ana Griott narratzaile madrildarrak oso gertutik entzundako istorioak kontatuko dizkigu «Los cuentos del erizo y otros cuentos de las mujeres del Sahara» helduentzako ahozko narrazio saioaren bitartez.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu