Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
7:34 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 64 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA · «Jar ezazu Euskaraldiaren banderatxoa zure leiho edo balkoian»

Euskaltzaleen Topagunetik hainbat eragile eta erakunderekin lankidetzan antolatzen duten ekimenik ikusgarriena Euskaraldia da.

46818662742_baed696b2e_o

Euskaraldia ikusgarriago egiteko, eta bide batez, euskaltzaleen mugimendua baliabidez indartzeko, gure etxe, elkarte, eraikin publiko eta lantegietako leiho eta balkoietan banderolak jartzea da egiten dizuegun proposamena, banderako 5€ko ekarpena eginda.

Banderen bidez jasoko dugun ekarpena, krisiaren eraginez arriskuan dauden euskararen aldeko egitasmoei eusteko, eta euskararentzat estrategikoak diren bestelako ekimenetarako baliabideak eskuratzeko erabiliko dugu, besteak beste, Euskaraldia Euskal Herri osora zabaltzen laguntzeko.

Banderolak eskuratu nahi izanez gero bidali ezazu e-posta zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com helbidera edo WhatsAppa/deia 688 836 894 telefonora eta zurekin jarriko gara harremanetan.

Edo leku fisikoak:

  • Azaroak 5, Larrea eskola parean 16:15ean
  • Azaroak 6, Andramari ikastola aurrean 16:15ean, eta Karmengo Ama eskola aurrean 16:45ean
  • Azaroak 8, Igandeko merkatuan (Ixer aparkalekuan)
  • Azaroak 10, Far-far tabernaren ondoan 16:15ean
  • Azaroak 13, Kalbario plazan 16:15ean
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu