Astelehena,
2024ko Maiatzak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:03 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Elorrioko ‘Errebonbillo’ margo lehiaketa zapatuan ospatuko da

Artea protagonista izango da Elorrion urriaren 24an XXXI. ‘Errebonbillo’ Margo Lehiaketaren edizioarekin. Iturrizoro Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako lehiaketa honek ibilbide luzea du herrian.

EGUTEGIA 2014-16

2009. Carlos Espina

Edizio berri honetan deialdi bakarra egingo da parte-hartzaile guztientzat eta larunbatean bertan, hilak 24, eman beharko dute izena Iturri Kultur Etxean goizeko 9:00etatik 10:00etara. Margotzeko tresnak norberak ekarriko ditu.

Tamaina eta teknika libreak izango dira, baina obra guztiek gai berbera izango dute eta Elorrioko edozein leku islatu beharko du.

Egungo osasun-egoera dela eta, ohiko bazkaria bertan behera utzi behar izan da, eta sariak telematikoki banatuko dira. Epaimahaiak lehiaketa ebatzi eta berehala, aktaren kopia bat bidaliko zaie parte-hartzaile guztiei, posta elektronikoz eta/edo WhatsApp bidez. Arte plastikoetako adituek osatutako epaimahaiak 700, 500 eta 400 euroko sariak emango dizkie hiru irabazleei.

Gainera, 150 euroko saria emango diote bertako artistaren lanik onenari.

Erakusketa

Lan guztiak, sarituak izan direnak zein ez direnak, Iturri Kultur Etxean egongo dira ikusgai urriaren 26tik azaroaren 13ra, 09:30etik 20:30era. Horrela, Elorrioko herritar guztiek edizio honetan parte hartu duten lan guztiak ikusi ahal izango dituzte, uneoro edukiera eta segurtasun-distantziak gordez.

Deskargatu hemen Oinarrien PDF-a: Oinarriak (PDF 288KB)

Informazio gehiago: iturrizoro80@yahoo.es

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu