Eixu elkarteak Artisau eta sortzaileen azoka antolatu du igande honetan Durangon
Durangoko Kultur Aroaren barruan, Eixu elkarteak Artisau eta Sortzaileen azoka antolatu du igande honetan.
Feria Landako Gunean ospatuko da, 11:00etatik 15:00etara. Bertan 25 artistek bere lanak erakutsi eta salduko dituzte. 11:30etatik 14:30etara lau artisauren erakustaldiak ikusteko aukera izango da.
Alde batetik, Susana Corbellak zeramikazko eskultura bat egiten arituko da. Bestetik, Kilikilima tailerreko artisauek zetazko painueloak margotzen arituko dira. Horrez gain, Azpeitiko Saskiak tailerretik gaiztainondoz egindako sakiak egiten arituko da. Azkenik Eguzkilore Artisautzatik antzinako arto orriekin egindako alfonbra egiten arituko da.
Landako Gunean kolorez eta kulturaz beteko dute igande honetan!