Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
12:33 pm,
temperature icon 25°C
Humidity 38 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Zaharberritze tailer bat, sendabelarren ibilaldi-ikastaroa eta aitita-amamen eskolak nolakoak ziren ezagutzeko aukera Durangaldean

Pandemiara egokitutako eskaintza zabalduko du Gerediaga Elkarteak Durangaldeko hiru herrietan, 20 urte betetzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. “Ondarea eta Hezkuntza” lelopean egingo dira ekitaldiak eta talde txikiak izango dira.

Ane Barrainkua1

Ane Barrainkua.

Hiru herrietako ekintzak euskaraz izango dira, doan eta bi orduko iraupena izango dute tailerrek. Mañarikoa lau ordukoa izango da, ibilbidea eta osteko ukenduen tailerra goiz berean izango delako.

Izena ematea derrigorrezkoada. Horretarako, ejardunaldiak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da edo 673005981 telefono zenbakira deitu.

GARAI

Zaharberritzearen ogibidea gertutuik ezaguteko aukera izango da eta liburu baten zaharberritzea nola egiten den ikasteko. Gainera, sendabelarrak bilatu eta ukendua egiteko tailerra ere egingo Garain.

 

  • Urriak 10, zapatua, 12:00etan, liburuen zaharberritze tailerra (10 lagunentzat lekua). Irakaslea: Ane Barrainkua Elegiko. Durangarra da eta artelanak zaharberritzen lan egiten du.
  • Urriak 18, domeka, 12:00etan, sendabelarren ibilbidea. Irakaslea: Mentxu Amunategi
  • Urriak 25, domeka, 12:00etan, sendabelarren tailerra (ukenduak egitea). Irakaslea: Mentxu Amunategi.

 

Zaharberritzeari buruzko tailerrera ez da beharrezkoa norberak materiala eroatea. Baina, partaideren batek zaharberritzeko liburu edo dokumenturik badauka eraman dezake.

Sendabelarren ibilbidea eta tailerra bi egunetan egingo da. Baina ez da derrigorra bietan partehartzea. Bakar batea izena eman daiteke, ekintza independienteak direlako.

MAÑARIA
  • Urriak 17, zapatua, 10:00-14:00, sendabelarren ibilbidea eta tailerra. Irakaslea: Mentxu Amunategi

 

BERRIZ
  • Erakusketa: Urriaren 17tik azaroaren 1era, Berrizko Kultur Etxean: “Gure aitita-amamen eskolak”
  • Urriak 25, domeka, 12:00etan, solasaldia Kultur Etxean: Xabier Amuriza eta Fermin Barcelok eskola garaikoak gogoratuko dituzte.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu