Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
2:10 pm,
temperature icon 27°C
Humidity 30 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

‘En el aire’, emakumeen omenezko antzezlana Abadiñoko Errotan domekan

 

Errota Kultur Etxeak emakume sakrifikatu eta langileen omenezko «En el aire» antzezlana eskainiko du domekan, Argi Abad Kultura arloko zinegotziak gaur jakinarazi duenez. Xiqui Rodriguezen zuzendaritzapean eta Nuria García eta Soraya Pérez aktoreekin, Athenea Musical taldearen lan horretan umorez eta ironiaz aurkezten dira bost emakume arruntek irratian kontatzen dituzten istorio atipikoak. Sarrerak 3 euro balioko du eta saioa 19:00etan hasiko da.

athenea

Athenea Musical.

Argi Abadek herritar guztiak animatu ditu antzezlan hori ikustera, esanez «merezi duten aitortza» egiten zaiola bertan emakume mordo baten eguneroko ahaleginari.

Argi Abadek gogorarazi du ekitaldia koronabirusaren aurkako protokolo zorrotz batekin egingo dela, beharrezkoa izango dela maskara janztea eta antzoki barruan segurtasun-tartea gordetzea elkarrekin bizi ez diren pertsonen artean. Amaitzeko, esan du Abadiñoko Udalak “asmo sendoa” daukala kultura babesteko eta kultur ekintzak bultzatzen jarraitzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu