Astelehena,
2024ko Maiatzak13

MugaKultura

loader-image
Durango
5:23 am,
temperature icon 11°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Berrizko euskalkia eta ohiturak Ahotsak.eus webgunean

Badihardugu Euskara Elkarteak udalarekin izandako hitzarmenari esker Berriz, 2020ko irailaren 29an. Badihardugu Euskara Elkarteak “Euskal Herriko Ahotsak” proiektua eta www.ahotsak.eus webgunea kudeatzen ditu. Berrizko udalarekin, urtebeteko hitzarmena izan dute eta udalean jasota zeuden grabazioak prestatu, sailkatu eta web orrira igo dituzte. Hiztun bakoitzari egindako elkarrizketak aztertu ostean, zatirik interesgarrienak gaika sailkatutako audio edo bideo-pasarte moduan sareratzen dira.

BERRIZ AHOTSAK

‘Antxinako Berriz. Bizimodua eta Ohiturak’ Webguneko ‘Antxinako Berriz. Bizimodua eta ohiturak’ atalean Berrizko bizilagunei 2006-2007 urteetan egindako elkarrizketak jasotzen dira, Berrizko euskara eta bertako ohiturak eta tradizioak bildu eta zabaltzeko helburuarekin. Bertan, proiekturako egindako 25 grabazio berreskuratu eta katalogatu dira.

Horrez gain, Berriz 1936 Gogoratzen Elkarteak utzitako materiala https://ahotsak.eus/berriz/ webgunean dago.

Euskal Herriko ahotsak

Metodologia zehatz bat jarraituz, “Euskal Herriko Ahotsak” proiektuaren helburua gure herrietako euskalkia, ahozko euskara jator eta bizia, hiztun nagusienen ahozko ondare kulturala eta memoria kolektiboa jaso eta zabaltzea da, hala nola, antzinako ohiturak, bizimodua, lanbide zaharrak, sinesmenak, eta abar. XX. mendeko bizimoduaren ahozko artxibo bat eskaini nahi da online, herritar guztien eskura, doan eta libre.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu