Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
5:15 pm,
temperature icon 20°C
Humidity 42 %
Ráfagas de viento: 27 Km/h

‘Black Lives Matter mugimenduari buruzko ilustrazioa’, Oier Flores

oier flores

Oier Flores

· Mallabia, 1982

 

 

2013an sortu zen Black Lives Matter (BLM) mugimendua, hasieran afroamerikarren aukako eraso eta hilketak sare-sozialetan salatzeko asmoz, Floridan, AEBn, gizon batek tiroz, armatu gabeko gazte beltz bat hil eta kasu horren zigorgabetasuna publiko egin zenean.

oier flores

Ilustrazioa. Oier Flores

Zoritxarrez honelakoak askotan entzun ditugu AEBetatik datozen berrietan urte askotan zehar, baina gehienetan poliziaren basakeriari loturiko kasuak izan dira.  BLM mugimendua, Black Power, 1890ko beltz feministak, Anti-Apartheid eta LGTB bezalako mugimenduetan oinarritua dago eta mugimendua indarra hartzen joan zen baita AEBetatik kanpo ere, Erresuma Batuan eta Kanadan besteak beste.

Baina 2020ko Maiatzean, Minesotan, polizien esku hil zen George Floyd afroamerikarraren heriotzaren irudiak sare-sozialetan zabaldu eta gero mugimendua mundu osora zabaldu zen eta planetako toki guztietatik elkartasun mezuak iritsi ziren. Eta noski, protestak eta iztiluak ugariak izan ziren, bai herrialde barruan eta baita kanpoan ere.

Erreferente bat

Mugimendua mundu osoko beltzentzat ez ezik, migrante eta errefuxiatuentzat ere erreferentzi bihurtu da. Eta espero da hartu duen indarra dela eta AEBetako datozen Azaroko hauteskundeetan ere eragina izatea.

Gaur egun bizi garen mundu honetan, non eskuinaren bozgorailuek gero eta urrunago entzuten arazten duten faxismoaren zarata bortiza eta euren jarraitzaileek harro erakusten duten beren ezjakintasuna goiko agintarien babespean, nire ustez ezinbestekoak dira BLM bezalako mugimenduak eta hauek bultzatzea, gorrotoaren ideologia horiei haginak erakusteko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu