Abadiñoko Urkiolako errogatiba bertan behera pandemiaren ondorioz
Abuztuko azken larunbatero Abadiñon egiten den Urkiolako santutegiaren ohiko errogatiba bertan behera geratu da koronabirus pandemiaren ondorioz.
Udalak duela aste batzuk bertan behera utzi zituen egun horretan antolatzen zituen bazkaria eta bestelako jarduerak. Azkenean, ez da ekitaldirik egingo, izan ere, santua Urkiolara eramateko ardura duten herritarrek atzo jakinarazi zioten Udalari aurten ez dutela aterako kutsatzeak saihezteko.