Durangoko Berbaro elkarteak ‘Labur esanda’ film lehiaketa antolatuko du irailean
Irailaren 11tik 12ra bitartean Durangoko film laburren lehiaketa egingo du Berbarok. Antzeko beste lehiaketa batzuetan egiten den moduan, parte hartzaileei gai bat, esaldi bat eta objektu bat emango zaie, eta 24 ordu izango dituzte bideoa grabatu, editatu eta entregatzeko. Irabazle eta finalisten artean, 500 euro banatuko dira saritan.
Momentuz, lehiaketaren dataren berri eman du Berbarok, eta data gorde eta kamerak prestatzen hasteko deia egin du. Lehiaketari buruzko informazio eta xehetasun guztiak abuztua amaieran emango dituzte jakitera.