Garain ere ez da herriko jairik ospatuko, covid19aren eraginez
Erramun Osa alkateak, hala ere, garaitarrek hain estimatu dituzten jaiak gogoratu eta aintzat hartzeko, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin hurrengo ikus-entzunezko laburra sareratu du.
«Izurritea tarteko eta Garaitarren osasuna babestea lehenestea helburua izanik, Garaiko Udalbatzak jaiak bertan behera lagatzea erabaki zuen, aho batez. Baina kateak ez dauka etenik, izango da une are aproposagoa jaiak berriz elkarrekin ospatzeko. Horrela, Garaiko Udalak jaiak gogorarazteko eta herritarrei eskerrak emateko, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, bideoa paratu du. Gora Garaiko herritarrak! Gora Garaiko jaiak!».