Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:25 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

Ikurriñak 126 urte bete ditu gaur

Testua · Sabino Arana Fundazioa

Luis eta Sabino Arana Goiri anaiek asmatu zuten Bizkaiko bandera izan zedin, baina XX. mendearen hasieran, lurraldeko izaera galtzen joan zen eta euskaldun guztien ikur bilakatu zen.

Ikurriña

© Sabino Arana Fundazioa

Ikurriñak 126 urte bete ditu gaur. 1894ko uztailaren 14an, arratsaldeko 6etan, lehen aldiz jaso zen, euskal abertzaletasunaren lehen establezimenduaren inaugurazio-ekitaldiaren kariaz. Establezimendu hura Euskeldun Batzokija izan zen, Bilboko Zazpikaleetako Posta kaleko 34. zenbakian zegoen eraikinaren bigarren solairuan, Areatzako kantoian.

Ziriako Iturri Urlezagak jaso zuen ikurriña, artean, Euskeldun Batzokija zabaldu berriaren 94 sortzaileetatik bazkiderik zaharrena zelako, 50 urte zituela. Batzoki hartako zuzendaritza batzordea hurrengo egunean eratu zen, Begoñako basilikan izandako meza baten ostean.
Luis eta Sabino Arana Goiri anaiak izan ziren ikurriñaren sortzaileak, baina, hasiera batean, Bizkaiko ikurtzat (bizkaitarra) hartu zuten, eta Bizkaiko armarriaren osagai nagusiak ikur berrian islatu nahi izan zituzten.

Alabaina, denboraren poderioz, ikurriñak sortzaileen asmoa gainditu zuen eta, azkenean, Euskal Herriak hartu zuen aberriaren ikurtzat. Hamaika aldiz jaso eta astindu dute haren aldekoek; etsaiek, berriz, ahal izan duten guztietan beheratu eta mendean hartu. Gudarien batailoien aurrealdean joan da, gure umeak gerratik onik ateratzen lagundu zuten ontzietan jarri da, debekatu eta ezkutatu dute, batzuek eraso egin eta beste batzuek babestu…

Makina bat aldiz ehundu dute, edo erresistentziaren erakusgarri gisa marraztu eta margotu. Eta askotan, buruan irudikatu, beste aukerarik ez zegoenean. Sarritan, maitatu, ikurriñak irudikatzen duen askatasuna eta aberria legez.

Ikurriñaren lehen agerraldiaren 120. urteurrena izan zela eta, Luis de Gezalak 2014an Deia egunkarian argitaratu zuen erreportajean aurki daiteke euskal aberriaren ikur horri buruzko informazio gehiago.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu