‘Kulturaz Blai Berriz’ zikloa igandean hasiko da
Berrizko Kultur Etxeak bere ateak zabaldu ditu gaur bertan ohiko zerbitzuekin eta udako programazio zabalarekin Kulturaz Blai Berriz 2020 lelopean. Beti ere erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren jarraibideekin.
Programazioa datorren igandean, ekainak 28, hasiko da hiru dantza ikuskizunekin eta astelehenean, hilak 29, San Pedro egunean, Tio Teronen Semeak taldearen emanaldiarekin. Egitaraua uztailean zehar luzatuko da adin guztientzako antzerki, musika eta dantza emanaldiekin. Ikuskizun guztiak eskolako patioan izango dira, eta gaur egungo ohiko jarraibideei jarraituz, hala nola segurtasun-distantziei eustea eta maskara nahitaez erabiltzea ekitaldietara sartu eta irteteko.
COVID-19 dela eta, sarrera doakoa izango da eta edukiera mugatua izango da; beraz, sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Kultur Etxean. Kultur Etxeko gainerako zerbitzuetarako abisuak jarri dira, erabiltzaileek jarraitu beharreko jarraibideak gogorarazteko.
Egitarau osoa kartel honetan: