500 herritarrek eta 27 elkartek egin dute bat Iurretako Abadetxea erabili ahal izateko eskariagaz
Testua · Iurreta Plazaratu
Badira bi urte Iurretako plazari bizia emateko asmoz lanean hasi ginenetik. Askotariko ekitaldiak garatu dira geroztik, eta zapatuko bertso saioa ere bide beretik antolatu genuen. Saioak arrakasta eduki eta jende ugari batu zen, segurtasun neurriak zainduta. Egoera berezia izan arren, inportantea iruditzen zaigu plazari eta herriari bizia ematea, kultura zabaltzea, eta herri komunitatea sortzea.
Konfinamenduaren aurretik, Abadetxea erabiltzearen aldeko sinadura bilketa bultzatu genuen, eta bertso saioan emaitzen berri eman genien herritarrei. Guztira 500 herritarrek sinatu dute Gotzaindegiari eginiko eskaria, 16 urtez gorakoak 482 izan direlarik eta hortik beherakoak 18. Bestalde, nabarmentzekoa da ere, 27 elkartek agertu dutela babesa, ekimenari balio handia emanez. Hauek dira:
-Aitte San Migel jai batzordea
-Amatzako jai batzordea
-Amatzako trikitixa elkartea
-Anderebide emakumeen elkartea
-AP8 Peajerik ez plataforma
-Bakixako jai batzordea
-Betibizi abesbatza
-Gazte asanblada
-Gerediaga elkartea
-Gerlari kirol kluba
-Gertasport kirol kluba
-HEKI herri kirol taldea
-Iurretako Kirol Taldea
-Iurretako Kofradien Batzordea
-Iurretako Koroa
-Iurretako Txirrindulari Elkartea
-Iurretako pentsionisten mugimendua
-JAED elkartea
-Juan Orobiogoitia institutuko guraso elkartea
-Kimuak aisialdi taldea
-La Otra Mirada elkartea
-Maiztegi eskolako guraso elkartea
-Mikel Deuna dantza taldea
-Oromiñoko jai batzordea
-Rio de Oro Durangaldea elkartea
-Olaburu pilota taldea
-Zaldai mendi taldea
Oso pozik gaude sinadura bilketak edukitako harreragaz, eta eskerrak eman gura dizkiegu bat egin duten herritar eta elkarte guztiei. Gotzaindegira bidali ditugu sinadurak eta hango ordezkariekin batzarra egiteko eskaria egin dugu zuzenean, baita herriko parrokiaren bidez ere. Orain, erantzun baten zain gaude. Ea laster dugun aukera Abadetxea herrira zabaltzeko eta ekintza soziokulturaletarako erabiltzeko.