Igandea,
2025ko Otsailak02

MugaKultura

loader-image
Durango
7:05 am,
temperature icon 4°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Iurretako XVII. Literatur lehiaketa sari banaketa

Iurretako Herri Biblioteka

Urtero bezela, Iurretako Udalak eta bereziki Herri Bibliotekak haur, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatu nahi izan ditu ekimen honekin. Horretarako ezinbestekoa dugu herriko eskolen laguntza, izan ere egitasmo honek dituen helburuak lortzeko ezinbestekoak baitira. Horrez gain herriko elkarteen laguntasuna ere eskertzekoa da ekimen hau aurrera eramateko.

Literatur

Aurtengo XVII. edizioan parte hartzaile ugari egon dira, guztira 200 hain justu. Haurren sailetan 145 ikaslek hartu dute parte, gazteen sailetan 44 nerabek eta helduetan berriz 11 partehartzaile izan ditugu.

Lehiaketa honen helburuen artean integrazioa eta kulturaniztasuna ditugu. Hori dela eta jatorriz bertakoak ez diren hainbat ikaslek hartu dute parte, arlo askotan egiten ari diren ahaleginen ondorioa dela uste dugu.

Edizio honetan ere, Iraia Okina ilustratzailearen elkarlana nabarmendu beharra dago, izan ere sortutako material guztia (oinarriak, liburuxka eta kartelak) berak egindako irudiez osotu baititugu.

1.950 euro

Udalak, 1.950 euro banatu ditu sarituen artean. Txikienentzat liburu sortak banatu dira, gazte eta helduen artean liburu bonoak izan dira sariak. Haur eta gaztetxoen kategorietan partehartzaile guztieei Iurretako Udalak esker oneko opari bat banatu die, beraien ahalegina saritzeko asmoarekin.

17 urte hauen saritutako lanak 17 liburuxkatan argitaratu dira, sormena eta literatura herritar guztion esku jarriaz. Libururuxka honen aleak Herri Bibliotekan eskuratu daitezke dohanik.

Aurrerantzean ere, Iurretako Herri Bibliotekak irakurzaletasuna eta sormena uztartzen dituen proiektu desberdinetan jarraituko du lanean.

https://www.youtube.com/watch?v=xqts9tZntXs&t=17s&fbclid=IwAR1i024xw1QqQv24IDoeuoH0vVJWaTkIgskTM2JH5vrU1VY5ztMC8CLNHuw

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu