Durangoko Arte eta Historia Museoak Bilboko Fernando Mardones artistaren erakusketa aurkeztu du
Durangoko Arte eta Historia Museoak Fernando Mardones (Bilbao, 1961) artistaren “Desbideratzeak” Argazki izaeraren aztarna, ikus daitekeenaren eraldaketa’ erakusketa ireki berri du. Museoko areto ezberdinetan zehar banatuta dagoen erakusketa abuztuaren 30era arte bisitatu ahalko da.
Fernando Mardones artista, grabatzaile eta margolaria izateaz gain, UPV/EHU Arte Ederretako fakultatean irakaslea da Leioan (Bizkaia). Erakusketa honen izenburua “Desbideratzeak” Argazki izaeraren aztarna, ikus daitekeenaren eraldaketa’.
50 pieza baino gehiago ikus daitezkeen erakusketa honetan, artistak bere ezagutzatik abiatuta, bere ingurune hurbileko errealitatearen irudien bidez grafikatik gertatzen den eraldaketa aztertzen du, hauek hainbat praktiken mendez jarri eta gero, euskarri desberinetan islatzen ditu: zura, metala (kobrea eta zinka) eta papera.