Elorrioko udalaren hainbat zerbitzu erabilgarri daude berriro alarma egoeraren ondoriozko etenaren ostean
Alarma egoeraren ondorioz etenda egon diren hainbat zerbitzu berriro ere martxan daude edo datozen egunetan zabalduko dira Elorrion.
Hilerria zabalik dago jadanik, eta asteburu honetatik aurrera erabilgarri egongo dira bai autokarabanentzako gunea bai txitxi-burruntzia egiteko guneak ere.
Bestalde, ekainaren 12tik aurrera, Turismo Bulegoa zabalik egongo da eta bertako zerbitzu guztiak erabilgarri.
Elizaldeko igerilekuak, berriz, «hilaren amaierarako» zabaltzea espero da, baina oraindik irekiera nola gauzatuko den zehazten ari da udala.