Amorebietak Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko du bi hitzaldirekin
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak hitzaldi bi eskainiko ditu gaur eta bihar, online, maitzaren 28an Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna dela-eta.
Osasuna genero ikuspegitik landuko da bi saio hauetan. Batetik, Ianire Estébanez psikologo feministak “Zoratuta gaude edo sistema honek gure onetik ateratzen gaitu? Osasun mentala eta feminismoa” hitzaldia emango du gaur arratsaldean, 17:30etik 19:00etara. Bigarren hitzaldiaren izenburua, “Osasunetik ahalduntzea” izango da, eta Lidia Coscorrotza doktoreak emango du, bihar maiatzak 28, 17:30etik 19:00etara.
Bi hitzaldiak Ianire Estébanez eta Lidia Coscorrotzaren YouTubeko kanalak erabiliz emango dira. Doakoak dira eta ez da aldez aurretik izenik eman behar.