Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
11:52 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

IRITZIA · ‘Alboan behar zaitugu’, Aritz Bravo eta Neskutz Rodriguez

aritz_neskutz-01

Neskutz Rodriguez · Aritz Bravo

· Durangoko udaleko zinegotziak 

Joan zaigu Aurrekontu Partehartzaileen lehen fasea, eta, harekin batera, durangarrek hurrengo urteko Aurrekontuetan beren proiektuak gauzatzeko lehen aukera. Izan ere, Aurrekontu Partehartzaileen bitartez, gobernu talde honek –historian lehenbiziz– durangarren eskutan utzi du etorkizunerako inbertsioak erabakitzeko eskumena.

Lehenbiziz, goazen pedagogia pixkat egitera: Udalak urtero inbertsioetara bideratzeko diru-partida bat izaten du Aurrekontuetan. Horretarako, gobernu taldeak Plan bat behar izaten du, legegintzaldian bere norabidea zehaztuko diona. Atalez atal, urtero inbertsio horiek zein proiektuetara bideratu behar dituen erabaki behar izaten du. Esan dezakegu Aurrekontuak direla Udal baten erramintarik garrantzitsuenak bere herri-proiektua garatzeko.

Dena den, herrigintza egiteko bi era daude: gobernua bere kabuz joatea ala herritarrak entzunda egitea bidea. Lehen aukeran, politikariek soilik erabakitzen dituzte lehentasunak, herritarrei hitz egiteko aukerarik eman gabe. Bigarrenean, berriz, herritarrekin batera egiten dira. Gobernu talde hau ordezkatzen dugun bi alderdi politikook bigarren aukera garatzea erabaki dugu, lehen aldiz 40 urtean (zoritxarrez, duela urte bat arte, Durangon sekula ez horrelako ekimenik garatu).

Iaz kritikak entzun genituen. Ez geniela durangarrei beraien proposamenak egiten utzi, guk aurkeztutako proiektuak soilik bozkatu ahal izan zituztela leporatu, … Kritika horiek 40 urtetan horrelako proiektu bat egiteko gai izan ez ziren horiengandik etorri zitzaizkigun. Azalpena oso sinplea da eta hasieratik oso argi azaldu genien: horrelako prozesu batek urte osoko lanketa bat behar du.

mugalari

Pentsa, iaz ekainean sartu ginen Alkatetzara, eta aurtengo prozesua maiatzean hasi da publikoki (hilabeteetako lana egon da atzean: prozesua planifikatu, webgune berria eraiki,…). Nola burutuko genuen iaz prozesua bere osotasunean?

Dena den, kritikek gauzak hobeto egitera laguntzen gaituzte, eta aurten prozesua herritarren proposamenetatik abiatu dugu, hasieratik pentsatuta geneukan moduan.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu partehartzean sinisten duzuen durangar guztiei. Gauzak beste era batera egingo genituela esan genizuen, eta akatsak akats, edo asmatutakoak asmatuta, bide horretan sakonduko dugu, zuek zaretelako gure herri-proiektua indartzen duzuenak. Guztiok batera egingo duguna, izan dadila etorkizuneko Durango hobe bat lortzeko lehen harria, errespetuz eta inor atzean utzi gabe aurrera egingo duen Durango horren oinarria.

Esan bezala, orain artekoa Aurrekontu Partehartzaileen lehen fasea besterik ez da izan. Denbora gutxian bigarren leiho bat irekiko da, guztion artean zuek egindako proposamenak bozkatzeko aukera izango baitugu. Bukaeran, boto gehien lortzen dituzten proiektu herritarrak hurrengo urteko Aurrekontuetan txertatuko ditugu. Hori baita gobernu talde honen filosofia: esaten diguzuena adi entzun eta zuen proposamenak gauzatzen saiatzea.

Durangok behar zaitu, guk alboan behar zaitugu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu