Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
2:50 pm,
temperature icon 20°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 36 Km/h

Abadiñoko udalak euskarazko ipuin lehiaketa bat antolatu du eskoletako ikasleentzat

Abadiñoko udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, euskarazko ipuinen lehiaketa berri bat antolatu du. Aurten, alarma egoeraren ondorioz ikasleek etxean idatzi beharko dituzte euren lanak. Lehiaketa Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara bitarteko ume eta gazteei zuzenduta dago.

literatura

Mikel Garaizabal Euskara zinegotzi eta alkateak gogorarazi duenez, Abadiñoko udalak urtero antolatzen du euskarazko ipuin lehiaketa hau umeen idazmena sustatzeko. Orain arte eskolaumeek eskolan bertan idatzi izan dituzte lehiake honetarako ipuinak, baina urten etxean idatziko dituzte eta posta elektronikoz bidaliko gero «ipuina2020 @abadiano.eus» helbidera.

Ipuinak aurkezteko epea maiatzaren 20an amaituko da. Ipuinek gutxienez ehun hitz izan beharko dituzte, eta eskuz nahiz ordenagailuz idatzita egongo dira, DBHko ikasleen kasuan izan ezik, horiek makinaz idatzita baino ezingo baitituzte aurkeztu. Lana ordenagailuan egiten bada, PDF formatuan aurkeztuko da, eta eskuizkribua bada, eskaneatu egingo da eta  PDF formatuan bidali, edo argazki gisa bidaliko da JPG formatuan.

Lau kategoria

Lehiaketan lau kategoria ezarri dira: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak; Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak; DBHko lehen eta bigarren mailak; eta DBHko hirugarren eta laugarren mailak. Epaimahaiak dirusari bana emango die kategoria bakoitzeko lehen hiru ipuin onenei, eta saritutako lanak udalaren webgunean argitaratuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu