Zaldibarko udalak booktuber lehiaketa antolatu du
Zaldibarko Udalaren Euskara Sailak Elhuyarrekin elkarlanean Booktuber lehiaketa jarri du martxan. Bertan parte hartzeko irakurri eta parte hartzaileei gustatu zaien liburu baten Booktubea (bideo laburpena) egin behar da. Bideoak euskaraz izango dira nahiz eta liburua gaztelaniaz bakarrik egon.
Bi kategoria egongo dira:
18 urtetik beherakoak eta 18 urtetik gorakoak. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 8tik 18ra izango da (egun biak barne). Saria kategoria bakoitzeko lehenengoarentzat izango da 50 euroko bonoa herriko dendetan gastatzeko.
Oinarriak Zaldibarko Euskara zerbitzuaren Facebook orrialdean eta Zaldibarko Udalaren webgunean eskuragarri egongo dira.