Asteartea,
2024ko Maiatzak14

MugaKultura

loader-image
Durango
1:12 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Zornotzako Musika Bandak doako tailerrak eskainiko ditu maiatzean

Zornotzako Musika Bandak, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, 8 tailer eskainiko ditu online maitzaren 3tik 21era. Musika arloko profesionalen eskutik, parte-hartzaileek banda bateko zirrikituak ezagutuko dituzte, gorputz perkusioaz gozatzeko aukera izango dute, birziklatutako materialarekin instrumentuak egingo dituzte, eta musika eta mindfulness uztartzeak dituen onurak ezagutuko dituzte, beste proposamen batzuren artean.

zornotzako banda

Zehazki, tailer hauek eskainiko dira:

Banda eta instrumentuak

Zornotzako Musika Bandako zuzendariak, Aritz Labradorrek, banda bat barrutik ezagutzeko aukera emango digun tailer bat eskainiko du: Zer da banda bat? Zenbat familia ditu? Zenbatek osatzen dute? Zeintzuk dira parte hartzen duten instrumentuak?

Eguna: igandea, maiatzak 3

Ordua: 18:00

Gorputz perkusio tailerra

Javi Castañok, Zornotzako Musika Bandako perkusionistak, edozeinentzako moduko tailer bat emango du, esperientzia edo adina berdin delarik. Familian egiteko moduko abesti eta jolas dinamikoen bidez, etxean musika giroan edozeinek ondo pasa dezakeela erakutsiko da.

Data: osteguna, maiatzak 7

Ordua: 18:00

Musika Banden historia

Eros Quesadak, Balentziako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Bandako zuzendariak, musika banden garapen historikoari helduko dio, musika arloan eta arlo sozialean duten garrantzia azpimarratuz. Saio honetan Balentziako Erkidegoko banden fenomenoa ere aztertuko da, mundu guztiko esperientzia arrakastatsuekin alderatuz.

Data: larunbata, maiatzak 9

Ordua: 18:00

Birziklatutako instrumentuen tailerra

Aitor Arrietak, Zornotzako Musika Bandako perkusionistak, etxean eduki ditzakegun birziklatutako materialekin musika tresnak nola sortu ditzakegun erakutsiko du. Perkusio txikiko instrumentuak izango dira gehienak, baina irudimenarekin sorpresak ere egongo dira.

Data: asteartea, maiatzak 12

Ordua: 18:00

Musika Bandak: errepertorioa eta funtzio soziala

Jaietan, antzerkietan, elizetan, kioskoan, … Bandak errepertorio bat dauka leku eta momentu bakoitzerako, gizartearen bizitza kulturala elikatuz. Judith Montero Bilboko Udaleko Musika Bandako saxofonista da eta hainbat pasarte entzun ondoren, gogoeta egingo du historikoki zer jo den eta banda profesional eta amateurretan gaur egun dauden joerak aztertuz.

Data: osteguna, maiatzak 14

Ordua: 18:00

Arreta jartzen diogun hori baino ez da existitzen

Elur Arrietak, Leioako Kontserbatorioko eta Musika Eskolako perkusio irakasleak, zuzenduko du tailer hau, eta bertan adi egoteko gaitasuna hobetzeko eta gure ongizatea hobetzeko gakoak azalduko ditu, musika eta mindfulness teknika erabiliz.

Data: larunbata, maiatzak 16

Ordua: 18:00

Musika eta dantzaren arteko lotura

Musika eta dantza, sortzeko eta interpretatzeko zerbait kontatu beharra duten bi diziplina dira. Dantzaria musikaren bidez komunikatzen da eta bere sentimenduak adierazten ditu. Susana Torrek, Bilboko Udaleko Musika Bandako flautistak, tailer honen bidez dantza entzun eta musika dantzatzeko gonbita egingo digu.

Data: asteartea, maiatzak 19

Ordua: 18:00

Soundpainting: soinuaren bidez sormena garatzeko tresna

Juanma Beguiristain, Bilboko Udaleko Musika Bandako klarinetista da eta soundpainting zer den azalduko du, eta nola keinuen bidez, kontzentrazioa, mugikortasuna eta inprobisazioa areagotzen diren. Soundpaintingean ez dago akatsik, sormena garatzeko askatasun osoa da nagusi.

Data: osteguna, maiatzak 21

Ordua: 18:00

Tailer guztiak zuzenean edo aurrez grabatuta ikusi ahal izango dira Zornotzako Musika Bandaren webgunean, https://online.zornotzakomusikabanda.eus edo Youtubeko beraien kanalean. Gainera, Zornotza Aretoak ere argitaratuko ditu bere webgunean www.zornotzaaretoa.eus. Bertan link bat jarri da interesatuta dauden guztientzako: https://sarrerakzornotzaaretoa.com/bravo/zornotzako-musika-bandaren-tailer-bereziak/

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu