Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
12:13 am,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

1937ko apirilaren 28an Iurretak jasandako erasoetako biktimen aldeko kanpai hotsa izango da gaur iluntzean

 

Antton Mari Aldekoa-Otalora

 

Gaurlango egun batez, 1937ko apirilaren 28an, erreketeen Tercio Montejurra eritxon bataloiak Barrainkuganetik, Garaizarko Bereziganetik, Montorretatik sartu eta Durango-Ijorreta indarrez hartu zuen, konkistau, «liberau», «Liberación de Durango».

1937-EspañaEntraEnDurango_Página_01

Semanario Fotos. 1937.

«Viva Cristo Rey»ka, «Viva el Sagrado Corazon»ka, «Arriba»… irabazi omen zuten, irabazi, irabazi bai gero?

Makurtu arazi, lapurtu, bortxatu, hil, erahil, herbesteratu, trabajadoreetara zigortu, ahaztu arazi, historia, irabazleen historia bakarrik publikau,…. Irabazi zuten? Bai gero?

Kristo Erregeren izenean, Bihotz donearen izenean, Kurutzearen izenean zetozen aldra amorratuak begira Ijorretako elizako Kanpantorrea zelan metraila zuloz bete zuten, otoiz-bake-maitasunera deitzen ei z(d)uen kanpaia nola batetik besterako zuloz josi zuten, akribillatu zuten «por Dios, patria y rey»

Begiratu Goikoleako horman, gaur Ijorretako udaletxeko horma, metraila balazo zuloz orbaindua….

759fb5f6-62f7-4438-ad62-320ad2e73206

1937ko apirilaren 28an irabazi zuten, bai gero? Zer irabazi zuten?

Gaur, 2020ko apirilaren 28an, vovid-19ak zokoraturik gaituen honetan, iluntabarreko 19:45etan kanpai-hotsak entzungo ditugu: Larrialdi-alarma deia eta primerako hiletarako deia, 1937an izua eta ikara bizi izan zuten gomutan.

91e6caf9-3dbf-474f-b455-d914619f7240 69040f3f-659f-4e4a-9eb5-65b88e42b5ca e1d91170-2c2d-40a5-b17e-33f483c26107

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu