Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:01 am,
temperature icon 20°C
Humidity 68 %
Ráfagas de viento: 61 Km/h

SOLOKO: «Herriak bizirik, merkatu plazak zabalik! Lortu dugu!»

Testua: Soloko Durangaldeko nekazari ekologikoen elkartea

· Herriak bizirik, merkatu plazak zabalik! Lortu dugu!

· Eskerrik asko merkatu plazaren zabaltzea eskatzeko sinadura bilketarekin bat egin duzuen guztioi!

Soloko, Durangaldeko nekazari ekologikoen Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Durangoko merkatu plaza berriz ere zabaltzea posible egin duzuen guztioi. Eskerrik asko abiatu dugun sinadura bilketarekin bat egin duzuenoi.

Zabalik

Eskerrak benetan plaza zarratuta egon den lau asteetan zehar gurekin harremanetan jarri eta gure produktuak kontsumitzen jarraitu duzuen denoi. Eskerrik asko aste hauetan zehar gure produktuak merkaturatzen lagundu diguzuen denda eta kontsumitzaile elkarteei, inoiz baino gehiago gure jakiak herritarren eskura jarri dituzuen Marisatsa, Anbotopeko, Firue, Amillena, Baratza…

Datorren larunbatean merkatu plazan ikusiko dugu elkar, nahi duenak eskura izango ditu guk ekoizten ditugun jakiak, osasun berme guztiekin, zuzenean baratzetik zure eskura, bertokoa ekologikoa eta sasoikoa.

Udaberrian gaude, berakatz fresko eta zebolleta sasioa, iderrak eta bababaltzak dastatzeko sasoia, dastatu eta gozatu. Zure baserritarrok lanean jarraitzen dugu udako gutizia preziatuak (tomateak, piperrak, lekak…) eskura izan ditzazun sasoia heltzen denean.

Herriak bizirik, merkatu plazak zabalik! Lortu dugu!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu