Asteartea,
2024ko Maiatzak21

MugaKultura

loader-image
Durango
4:59 am,
temperature icon 11°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Lanzarotetik ezin irten dauden hainbat durangar laguntza eskatzen dabil komunikabideak baliatuz

Izaskun Ellakuriaga

Batzuk astebete, beste batzuk 15 egun eta inor hilabete ere bai (lan kontuengatik) Lanzaroten daude. Joan zirenean inork ez zien esan arazorik izango zutenik. Orain dela astebete joan zirenek ere, arazorik izan zitekeen galdetuta, “lasai etorri” jaso zuten erantzun modura.

Sin título-1

Hotela.

Orain, arazoak dituzte bueltan etortzeko.  Lege dekretuz Lanzarotetik Penintsularako hegaldiak murriztu dituzte. Inolako alternatibarik eman barik, ezeztatu egin dizkiete bidaia-txartelak. Batzuk, saiatu dira bost bidaia-txartel erosita konbinazio ezberdinetako bidaiak egiten. Hala ere, guztia dago geldi.

Egoera “surrealista” dela kontatzen dute. Durangoko Asier eta Ainarak kontatu digute euren kasua: bihar, igandez, itxiko duten hoteleko turista bakarrak dira. 3 urteko euren semeagaz daude. Konfinamendua betetzen. Hoteleko zuzendaria beste leku batera joateko aukera izan dezaten laguntzen dabil.

Telefono deiak

Kanariar Uharteetako gobernu delegatuarekin, Eusko Jaurlaritzako arduradunekin, Durangoko Udaleko ordezkariekin, eta alderdi politikoekin telefono deiak eta WhatsApp mezuak hara-hona ibili dituzte sarri azken egunetan. Baina, euren egoerak oraindik ez dauka konponbidea.

Eta bien bitartean, atzerriko turista guztiak Lanzarotetik nola urten diran ikusi dute. Asturiaseko turisten taldeak ere lortu du Lanzarotetik ateratzea. “Sinesgaitza” egiten zaie egoera, “erabaki politiko” bat dela diote: “bueltarako bidaia txartela ordainduta daukagu, eta hori da nahi dugun bakarra, bueltatzea”.

Bihar edo etzi hegaldi bat jarriko dietela ziurtatu diete hainbat iturritatik, baina “hegazkinean jesarrita egon arte ez dut ia ezer sinesten” – esan digu Asierrek (birritan ezeztagu dizkiote txartelak).

 

Durangoko Udalak Jaurlaritzari

Ima Garrastatxu eta Julian Rios Durangoko Udaleko ordezkariek Lanzaroten handik irten ezinik dauden durangarrekin berba egin dute. Euren egoeraren berri zuzena izan eta gero, Eusko Jaurlaritzari mezua bidali diote gaiaren inguruan erabakia hartu dezaten eskatuz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu