Bartolome Ertzillako ikasleek hainbat sari lortu zituzten Andoaingo Piano Jaialdian
Bartolome Ertzilla Kontserbatorioko ikasleak bigarren aldiz aurkeztu ziren jaialdi honetara, eta azpimarratu behar da lortutako emaitzak guztiz onak izan zirela. Zita orain dela hilabete bat ospatu zen.
Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioko zazpi piano ikaslek sari bana jaso dute aurtengo Andoaingo Piano Jaialdian. Jailadi hau Andoaingo Udalak eta «Deiadar» Piano Jaialdia elkarteak antolatzen dute duela 15 urtetik. Ikuskizun honek prestigio handia du Euskal Herriko piano jotzaileen artean. Zentzu horretan, adierazgarria da aurten Eukal Herriko guztitik etorritako 800 bat ikaslek parte hartu dutela.
Aukera paregabea
Jaialdia hiru mailetan antolatuta dago pianista adinaren arabera. Hiru sari ematen dira erakutsitako trebetasunarengatik: urrea, zilarra eta brontzea. Hau baloratzeko, adituz osatutako epaimahai batek parte hartzaile guztiak entzuten ditu asteburuan zehar. Jaialdia 18 urtetik beherako ikasleei zuzenduta dago. Beraientzat aukera paregabea da beste lekuetako piano jotzaile gazteak ezagutzeko eta, publikoaren aurrean bakarka egindako lana erakusteko.
Bartolome Ertzilla Kontserbatorioko ikasleak bigarren aldiz aurkeztu dira jaialdi honetara, eta azpimarratu behar da lortutako emaitzak guztiz onak izan direla. Saridunak 11 eta 14 urte bitarteko ikasleak dira eta urrea, zilarra eta brontzea jazo dute. Hauek guztiak Ines Parbole, Mikel Nuñez eta Maria Azurmendi irakasleen ikasleak dira: Oier Callejo, Jone Berrizbeitia, Ane Martinez, Lide Salaberria, Eider Urigoitia, Kepa Barrientos eta Aiala Irurtia. Jaialdia otsailaren 8 eta 9an izan zen Andoingo Bastero Kulturgunea