Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
2:17 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Abadiñok deialdia egin du San Prudentzio eta San Trokaz jaietako kartel lehiaketetarako

Abadiñoko Udalak San Prudentzio eta San Trokaz jaiak iragarriko dituzten kartelak aukeratzeko lehiaketak deitu ditu, Ekitaldi eta Aisia Arloko zinegotzi Carmen Markok gaur azaldu duenez.

CARTELES1

San Prudentzio jaietako kartel lehiaketan parte hartzen dutenek martiaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte euren lanak Udal Mediatekan edo Errota Kultur Etxean. Lehen saria, 300 eurokoa, apirilaren 27an banatuko da, Matienako jaiei hasiera emango dien Doniane Atxaren igoera ekitaldian. San Prudentzio jaiak apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 10ean bukatuko dira.

Aurkeztutako lanekin Abadiñoko Udalak erakusketa bat antolatuko du apirilaren 20tik maiatzaren 9ra bitaretan Errota Kultur Etxean.

Aurkeztutako kartelak ikusgai egongo dira

Bestalde, San Trokaz Jaietako kartel lehiaketara aurkezten direnek martiaren 30era arteko epea dute  beren lanak aurkezteko Udal Mediatekan nahiz Errotan. Lehen saria, 300 eurokoa, maiatzaren 12an banatuko da, San Trokaz plazan Talde Batuak taldearekin egingo den saio batean. Lehiaketara aurkeztutako kartelak ikusgai egongo dira Udal Mediatekan maiatzaren 11tik 22ra bitartean. San Trokaz jaiak maiatzaren 12an hasi eta 24an bukatuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu