Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:12 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Gaur dira 40 urte Durangon maistra izan zen Julene Azpeitia zendu zela

· 2004. urtean, Durangoko Udalak haurtzaindegia ireki zuen, eta bere izena jarri zion: Julene Azpeitia Haur Eskola

 

EGILEAK · Wikipediak dioenez Julene Azpeitia Gómez (ZumaiaGipuzkoa1888ko urtarrilaren 8a –BilboBizkaia1980ko otsailaren 5amaistra eta euskal idazlea izan zen. Leku askotan bizi izan zen andereño bezala: MexikonGorlizenBurgosenMarkinan, Durangon

JUlene AZpeitia

Julene Azpeitia. ARGAZKIA. ZUMAIAKO UDALA

Lehen ikasketak Zumaian bertan egin zituen, lehen mailako Irakasletza Donostiako Eskola Normalean, eta titulua Bilboko Normalean lortu zuen. Valladolideko oposizioetan lehenengo postua atera zuen 1911ean. Ezkondu ondoren, Mexikon eman zituen lau urte, 1916tik 1920ra. Euskal Herrira itzuli eta bere lanbideari ekin zion hainbat postu eta tokitan. Gerra ondoren erbesteratuta, 1947an Bizkaiko Diputazioaren eskoletan irakatsi zuen berriro. 1949an zigortu egin zuten, eta 1952 arte Burgos aldean aritu behar izan zuen irakasle. 1958an jubilatu zen.

Bi interesgune zituen: umeak eta euskara. Lehenengo ikastoletako irakaslea izan zen, eta irratian ere lan egin zuen. Ipuin-idazlea eta artikulugilea zen. Halaber, ikastolak sortzeko mugimenduan ibili zen. Azpeitia´tar Julene, berak sinatzen zuen moduan, bere garaiko haur-literaturaren alorrean nabarmena zen hutsunea betetzen ahalegindu zen, idazkera egokiz eta pedagogia-senaz. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta aldizkari askotan idatzi zuen: Euzkadi, Argia, Euskera, Ekin, YakintzaEganZeruko ArgiaKarmel, etab. Hona hemen haren lanetako batzuk: Osasuna, merketza ta yanaritzaz (1922), sukalde-liburua; Irakurri matte (1932), hiru liburuk osatu behar zuten bildumako lehena, gerra zela eta argitaraturiko bakarra; Amandriaren altzoan(1961), 100 ipuin biltzen duen liburua, Euskaltzaindiak deituriko lehiaketan saritua; Umien Adiskidea (1961), irakurtzen eta idazten irakasteko metodoa; Zuentzat (1974), haurrentzako ipuin eta irakurgaiak.

«Orain, Durangon bizi naiz»

Durangoko Udalak bere biografía argitaratu zuen bere web orrian. Gerra ostean -dio- hainbat zigor jasan zituen: “amaika urte ikastola gabe, sei urte Burgosko herri txiki batean… Orain Durangon bizi naiz nere senarrarekin”. Hau 1961. urtean idatzi zuen Julenek. Sasoi hartan Durangoko Juan de Itziarren bizi zen, irakaskuntza utzirik eta idazteari lotuta.

Esanguratsua da 1962an Euskaltzaindiko Sariketara aurkeztu zuen ipuinaren izenburua: Euzkera jasotzea erabaki dogu. Izan ere, Julenek, ipuin, eskola eta irratsaioen bidez euskara hedatzea zuen helburu. Irratian, maistra-lanetan edota idazterako orduan, beti, kezka nagusi bat zebilkion buruan: nola jardun euskara iraunarazteko eta berau umeengan biziberritzeko?

Horrexegatik, hain zuzen, antolatzen du Durangoko Udalak Julene Azpeitia Lehiaketa, “umeak eta euskara” uztartu nahi ditugulako, Julenek bezala, guk ere, umeak baititugu etorkizunerako ardatz eta esperantza. Euskararen normalizazioa horrenbeste aipatzen dugun garai hauetan, ezin ahaztu dezakegu duela mende erdi baino gehiago ere hainbat ahalegin eta ekimen egin izan zirela euskararen transmisioa bermatzeko: Julene Azpeitia honen lekuko.

Narrazioa

Haurrentzako ipuin eta irakurgaiak

Eleberriak

  • Odolak, odolari dei
  • Martxela

Bestelakoak

  • Osasuna, merketa eta yanaritza: sukaldaritza liburua.
  • Umien adiskidea (1961): haurrek irakurtzen eta idazten ikasteko metodo bat.

90 años de la muerte de Evaristo de Bustinza ‘Kirikiño’, escritor mañariarra defensor del euskara

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu