Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:57 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Aurkene Pagalday, Ane Barreinkua Elegido eta The Van, bihar Gerediaga Elkarteak antolatutako Pechakucha saioan

Durangoko Andra Maria elizpean, otsailaren 6an, iluntzeko 19:30ean, izango da hitzordua. Aurkezpen labur eta lagun arteko giroan, hiru jardun, proiektu eta lan ezagutzeko aukera izango da. Durangoko Udalak diruz lagundutako ekitaldia izango da.

cof

ARGAZKIA · Gerediaga Artxiboa

Gerediaga Elkarteak antolatuta Pechakucha saioetan bosgarrena izango da honakoa. Durangaldeko gazte sortzaileak eta euren lanak ezagutzera emateko 2017an sortutako kultur egitasmoa da. Durangaldeko sortzaileei ohikoa ez den formatu baten ikusgarritasuna emateko ekintza. Horregaitik, japonian jatorria duen 20irudi x 20 segundu formatuan, labur, eta lagun-giroan egiten dira aurkezpenak.

Bitxigile baten ibilbidea, artelanak zaharberritzen lan egiten duen gaztea eta hasi berria den musika talde batek parte hartuko dute oraingoan. Taldeak, berak, lan berriko kantu parea zuzenean eskainiko ditu gainera.

Aurkene Pagalday

Elorriarra da eta ingenieritza ikasketak egin arren, artisautza munduan dabil bitxigile modura. DirDir izenarekin ibilbidea hasi eta 2020tik Kenika izenarekin jarraituko du, orain arte lez, eskuz egindako bitxiak egiten, diseinua eta artisautza uztartuz.

Ane Barreinkua Elegido

Durangarra da eta artelanak zaharberritzen ditu durangar honek.  Bere  lana da artelana behatzen hasten da gero eragiten dioten narriadura- eta aldaketa-faktoreak eta -eragileak identifikatzeko. Beharrezkoa denetan, ahalik eta kalterik gutxien egiten duen esku-hartzea eginez burutzen du azkenean, lanak kontserbatuz.

The Van

Berrizen errotutako musika taldea da. 60 eta 70eko hamarkadetako musika taldeen soinu klasikoetan oinarrituta, lehen diskoa 2019ko azaroan argitaratu dute “Grow” izenarekin. Iker Hernandez, Eñaut Armentia, Alex Garcia, Iratxe Gaztañaga eta Martzel Vargas-ek osotzen dute taldea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu